Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2020ko programa

2020/04/03

Helburua da Covid-19k Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarean izango duen eragin ekonomikoari erantzutea.

EHAAk (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) gaur, apirilak 3, ostirala, argitaratu du 50/2020 DEKRETUA, martxoaren 31koa, enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2020ko programa garatzen duena, Covid-19ren eragin ekonomikoari aurre egiteko.

Aipatutako dekretuan jasota geratzen denez, "«Covid-19» birusa hedatzeak sortu duen krisi ekonomikoak, eguneroko jardunean, bereziki eragiten die enpresa txiki eta ertainei, enpresaburu indibidualei eta profesional autonomoei, beren jarduerak gauzatzeko orduan. Aurreikusten denez, joera horrek jarraitu egingo du datozen hilabeteetan ere, eta, horregatik, beharrezkotzat jotzen da erakunde publikoek aparteko neurri batzuk ezartzea, osasun-krisiak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarean eragingo dituen kalteak ahal den neurrian arintzeko.".

Dekretu horretan jasotako neurrien helburua da enpresen egitura-gastu finkoei estaldura ematea, euskal enpresa-ehuna kaltetu ez dadin.

Finantza-laguntza emateko programaren gehieneko zuzkidura 500 milioi eurokoa izango da (formalizatu beharreko maileguetan), eta lehen aipatutako eragile ekonomikoen taldearen 6 hilabeteko likidezia-beharrei eta zirkulatzaile-finantzaketari aurre egitea izango du xede.

Dekretu horren xedeari buruzko xehetasun guztiak lortzeko, bai eta enpresa eta pertsona onuradunei buruzkoak, egoera finantzagarriak, finantzaketa-eragiketak eta prozedura bera ere, sakatu hemen.