Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Emakumezkoen IV. Eibar Hiria Sari Nagusiaren aurkezpena

2022/05/03

Eibarko Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan aurkeztuko da asteazken honetan, maiatzak 4, 11:00etan, IV. Eibarko Hiria Sari Nagusia, UCI Emakumezkoen Elite mailan, Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatua.

Ekitaldi hori streaming bidez jarraitu ahal izango da, Eibarko Udalaren YouTube kanal ofizialaren bidez.

Txirrindularitza probaren edizio berria datorren igandean, maiatzak 8, izango da, 10:00etan.