Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Elikagaien bilketako kanpaina berria egingo da maiatza eta ekaina bitartean

2019/05/02

Ostiralean eta larunbatean, maiatzak 3 eta 4, hurrenez hurren, Eibarko BM supermerkatuan egingo da elikagaien bilketa. Bestalde, maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean ere gauza berdina egingo da Ipuruako Eroski supermerkatuan.

Elikagai Bankuak antolatutako bilketa kanpainaren aurkezpena hartu du gaur, maiatzak 2, Eibarko Udalak. Bertan izan dira, Miguel de los Toyos Alkatea eta José Antonio Aguirrebeña, Bergarako Elikagai Bankuaren ordezkaria.

Aurreratu dutenez, ostiralean, maiatzak 3, eta larunbatean, hilak 4, elikagaien bilketa egingo da egun osoz Eibarko BM supermerkatuan. Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean, berriz, Ipuruako Eroski supermerkatuan egingo dute elikagaien bilketa.

Gipuzkoako Elikagai Bankuak dituen datuen arabera, 2018an, Eibarren 303 pertsonak jaso zituzten elikagaiak, baita 24 umek ere; guztira, 357 pertsonari eman zitzaien laguntza. Pertsona bakoitzeko 73 kilo inguru banatu ziren.

Halaber, kanpaina eta bilketetan 20.713 kilo elikagai jaso ziren eta "Azken minutua" programaren bitartez, 80.170 kilo. Guztira, 100.883 kilo elikagai jaso ziren gurean. Bestalde, 22.088 kilo elikagai banatu ziren urteko banaketen bitartez. Europako Laguntza Fondotik, berriz, ez zen ezer jaso.

Eibarko Alkate den Miguel de los Toyosek jendea elikagaien bilketa kanpainarekin bat egitera animatu du. Gai honetan herritarren laguntza ezinbestekoa dela azpimarratu du, eta supermerkatuan erosketak egiterakoan, elikagaiak uzteko toki bat dugula gogorarazi du.