El Corte Ingleseko parkingean aparkatzeko ordutegia luzatuko da asteburu honetan eta hurrengoan, San Juan jaietako egitaraua dela eta
2023/06/14
San Juan jaien egitaraua dela eta, eta hainbat ekitaldi eta jende ugari biltzea espero denez, Eibarko El Corte Ingleseko aparkalekuaren irekiera-ordutegia luzatuko da asteburu honetan eta hurrengoan.
Horrela, ekainaren 16tik 17rako goizaldean, eta hilaren 17tik 18rakoan, aparkalekua 03:00ak arte egongo da zabalik.
Asteburu bat beranduago, ekainaren 23an eta 24an hain zuzen ere, egitarauan aurreikusitako gaueko ordutegiko ekitaldiak direla-eta, eta jende asko espero denez, aparkalekua irekita egongo da etenik gabe, hilaren 23ko ohiko irekieratik igandeko (hilak 25) 15:00ak arte.