Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarrek LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin bat egin du

 Eibarko udaletxearen aurrean dagoen ortzadarraren bandera, Unzaga plazan.

Eibarko udaletxearen aurrean dagoen ortzadarraren bandera, Unzaga plazan.

2021/06/28

Eibarko Udalak bat egin du gaur, astelehena, ekainaren 28a, Stonewalleko 1969ko istiluak gogoratzeko LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin, tradizioz baztertuta eta erreprimituta egon diren sexu- eta genero-identitate eta -orientazioei buruzko harrotasun-sentimendua berresteko, eta gizartean duten presentzia eta haien eskaerak ikusarazteko.

Horretarako, ortzadarraren bandera jarri da udaletxearen aurrean, LGTBI+ mugimenduaren ikur gisa, eta gaur arratsaldean egingo den osoko bilkuran, 19:00etatik aurrera, Udalaren beraren manifestu bat irakurriko dute, sexu-askapenaren nazioarteko eguna dela eta.

Horrez gain, ekainaren 28a dela-eta, Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak bideo bat egin du sexu- eta genero - aniztasunari buruz dauden banderen esanahia eta jatorria azaltzeko.