Eibarko Udala

Eibarrek Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integral berria idatzi du, Osoko bilkurak onartzeko zain

2025/10/31
Hirigintza arloko logotipoa.

Eibarko Udalak Eibarko Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integral berria idatzi du, eta Udalbatzan aurkeztuko da, aurki onar dadin, eta, ondoren, udalaren web orri honetan argitaratuko da.

Planaren idazketak 18.137,90 euroko kostua izan du, eta horietatik 14.049,59 euro Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak diruz lagundu ditu, 2023ko irisgarritasun unibertsaleko estrategia ezartzeko toki-erakundeei ematen dizkien laguntzen barruan.