Eibarrek bat egingo du larunbat honetan, otsailak 4, Minbiziaren aurkako Munduko Egunarekin
2023/02/03

Eibarko Udalak bat egingo du, beste urte batez, larunbat honetan, otsailak 4, ospatuko den Minbiziaren aurkako Munduko Egunarekin.
Hori dela eta, egun osoan zehar, Eibarko Bizikleta Plazako argiak kolore berdez jarriko dira, minbizia duten pertsona guztiei babesa eta elkartasuna adierazteko.