Eibarrek bat egingo du Euskadiko Memoriaren Egunarekin
2024/11/07
Azaroaren 10ean, igandea, Memoriaren Eguna ospatzen da Euskadin, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen omenez. Hori dela eta, Eibarko Udalak herritarrentzako bi ekitaldi antolatu ditu.
Lehena Untzagan izango da 12:00etan, eta minutu bateko isilunea egingo da. Gero, 12:05ak inguruan, omenaldia egingo zaie biktimei udaletxeko patio nagusian.
Eibarko Udalak eibartar guztiak gonbidatzen ditu ekitaldi hauetan parte hartzera, biktima guztiak oroitzeko.