Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarrek bat egin du Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunarekin

Eibarko Bizikleta Plaza.

Eibarko Bizikleta Plaza.

2021/10/19

Eibarrek bat egingo du gaur, asteartea, urriak 19, Bularreko Minbiziaren aurkako Munduko Egunarekin.

Horregatik, egun osoan zehar, Eibarko Bizikleta Plazako argiak eta Ibarkurutzeko iturria arrosa kolorez argiztatuko dira, bularreko minbizia duten pertsona guztiei babesa eta elkartasuna adierazteko.

Era berean, arrosa koloreko lazo bat jarri da udaletxeko sarrera nagusiaren aurrean, bularreko minbiziari buruzko kontzientzia sortzeko konpromisoa hartzen duten pertsonek, konpainiek eta erakundeek erabiltzen duten nazioarteko ikur gisa.