Eibarrek bat egin du, beste urte batez, Memoriaren Egunarekin Euskadin

Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak oroitzeko egin den elkarretaratzearen irudia.

Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak oroitzeko egin den elkarretaratzearen irudia.

2022/11/10

Gaur osteguna, azaroak 10, Memoriaren Eguna ospatuko da Euskadin, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak oroitzeko. Hori dela eta, Eibarren ere herritarrei irekitako bi ekitaldi egin dira goizean zehar.

Eguerdiko 12:00etan, minutu bateko isilunea egin da Untzaga plazan, eta, ondoren, 12:05ean inguruan, biktimei omenaldia egin zaie udaletxeko patio nagusian.

Eibarko Udalak biktima guztiak gogoratzeko ekitaldi horietara batzeko deia egin die eibartarrei.