Eibarko Udala

Eibarrek bat egin du Autismoaren Nazioarteko Egunarekin

2021/04/02
 Eibarrek bat egin du Autismoaren Kontzientziazioari buruzko Nazioarteko Egunarekin.

Gautena Elkarteak Eibarko Udalari egindako eskaerari erantzunez, Eibarko Bizikleta Plazako argiak eta Ibarkurutzeko iturria urdinez argiztatuko dira gaur, apirilak 2, ostirala, Autismoaren Kontzientziazioari buruzko Nazioarteko Eguna dela eta. Urdina da, hain zuzen ere, autismoarekin lotzeko aukeratu den kolorea.

Horrela, Udalak babesa eta elkartasuna adierazten die espektro autistaren nahasmenduak kaltetutako pertsona guztiei, bai eta haien hurbilekoei ere.