Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarrek bat egin du aurten ere Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunarekin

Eibarko Bizikleta Plaza. Artxiboko irudia.

Eibarko Bizikleta Plaza. Artxiboko irudia.

2022/10/19

Eibarko Udalak bat egin du aurten ere asteazken honetan, urriak 19, ospatzen den Bularreko Minbiziaren aurkako Munduko Egunarekin.

Horregatik, egun osoan zehar, Eibarko Bizikleta Plazako argiak eta Ibarkurutzeko iturria arrosa kolorez argiztatuko dira, bularreko minbizia duten pertsona guztiei babesa eta elkartasuna adierazteko.

Era berean, arrosa koloreko lazo bat jarri da udaletxeko sarrera nagusiaren aurrean, bularreko minbiziari buruzko kontzientzia sortzeko konpromisoa hartzen duten pertsonek, konpainiek eta erakundeek erabiltzen duten nazioarteko ikur gisa.