Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko zezen plazako berriztatze lanen bigarren fasea martxan jolaserako toki bezala

2016/11/09
Grabak kendu eta sarrera hormigonatu, komunak txukundu eta erabilera ezberdina izango duen lokala atontzeko lanak hasi dira.

Aste honetan hasi dira Eibarko zezen plazako berriztatze lanen bigarren fasearekin. Fase honetan sarreran dagoen graba kendu eta zolua hormigonatu, komunak txukundu eta graden azpian erabilera ezberdina izango duen lokala atonduko dira. Lanak Victorio Celaya enpresak burutuko ditu. Lanon aurrekontua 58.306,25 eurokoa da eta urte amaierara arte luzatzea aurreikusten da.

Obrak dirauten bitartean zezen plazako kirol pistak irekita izango dira ohiko ordutegian, baina, sarrera eskailera mekaniko ondoan dagoen atetik izango da.

Eibarko zezen plazako berriztatze lanen bigarren fasea martxan jolaserako toki bezala

Eibarko zezen plaza.