Eibarko XIX. Jardunaldi Mikologikoak ospatuko dira urriaren 5ean, 7an eta 8an
2017/10/04

Eibarko Klub Deportiboaren Mendi taldeak, Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Eibarko Udalaren laguntzarekin, XIX. Jardunaldi Mikologikoak antolatu ditu.
Aurtengo egitaraua ondorengoa da:
Perretxikoen inguruko hitzaldia
- Izenburua: “Lista roja de hongos amenazados” Josean Bereziartua (Aranzadi Zientzia Elkartea)
- Eguna: urriak 5 (osteguna)
- Ordua: 19:30
- Tokia: Eibarko Klub Deportiboa
Perretxikoen biltzea eta sailkatzea
- Zer: eskoletako haur eta gurasoen mendi irteera, Lizarrustira.
- Eguna: urriak 7 (larunbata)
- Ordua: 8:15
- Tokia: Ego-gaineko bus geltokia
Zer: eskoletako haur eta gurasoek eta oro har edozein herritarrek egunean zehar bildutako perretxikoen aukeraketa eta sailkatzea, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik
- Eguna: urriak 7 (larunbata)
- Ordua: 16:00etatik aurrera
- Tokia: Eibarko Klub Deportiboa
Perretxikoen erakusketa, salmenta eta dastatzea
- Zer: perretxikoen erakusketa + Mikel Lasaren perretxiko salmenta postua + perretxikoak dastatzeko txosna (bildutako dirua Garagune elkarteari banatuko zaio)
- Eguna: urriak 8 (igandea)
- Ordua: 10:30etik aurrera
- Tokia: Toribio Etxeberria kalea (eguraldi txarra egingo balu, udaletxeko arkupeetan)
OHARRA: Aranzadi Zientzia Elkarteak bere kezka adierazi du udazkenean antolatzen diren erakusketetan perretxiko gehiegi alferrik galtzen direlako. Horri irtenbide bat bilatu nahian, aurten, irizpide moduan, pertsona bakoitzak, gehienez, espezie bakoitzetik 2 ale bakarrik hartuko ahalko ditu, egoera onean daudenak, eta asko jota 15-20 espezie ezberdinen artean. Horrez gain, aurten ez da haurren arteko lehiaketarik antolatuko.