Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak irmotasunez gaitzesten du San Petersburgoko atentatua

2017/04/04

Udalak gaitzespen irmoa eta erabateko arbuioa adierazi nahi ditu, atzo San Petersburgoko metroan izan zen bonba bidezko erasoaren aurrean.

Eibarko Udalak dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Udaletik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu San Petersburgoko hiriari eta Errusiako biztanle guztiei, une latz hauetan.