Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak irmotasunez gaitzesten du Londresko atentatua

2017/03/23

Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du, atzo Londres hirigunean izan den atentatuaren aurrean, eta erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria. Era berean, Udalak dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Eibarko Udaletik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Londresko hiriari eta Britaniar herritarrei, une latz hauetan.