Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak ez du egingo martxoko osoko bilkura

2020/03/27

Azkenean ez da egingo datorren astelehenean, martxoak 30, egin beharrekoa zen ohiko osoko bilkura.

Arrazoia da hil honetan ez direla gure udaleko lan-batzordeak bildu, alarma-egoera dela-eta Gobernuak hartutako neurriengatik; eta, beraz, behar besteko gairik ez zegoen gai-zerrendan sartzeko.

Hurrengo osoko bilkura egiteko data ofizialen bat izan orduko, behar bezala jakinaraziko da webgune honetan Agenda zein Laburrak eta Abisuak atalen bidez.

Kide anitzeko organoak aldi baterako etetea

Halaber, Alkatetzako ebazpen bidez, erabaki da, ezohiko izaeraz, Udaleko eta haren erakunde autonomoetako kide anitzeko organo guztien ohiko bilkurak aldi baterako etetea, bereziki: Osoko bilkuraz gain, Tokiko Gobernu Batzordea, Lan Batzordeak eta Batzorde Aholkulariak.

Kontratazio-Mahaiak egin ahal izango dira, bilkura urruneko asistentzia bidez edo kideen presentzia birtualeko beste edozein sistemaren bidez egin daitekeen neurrian.