Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Dirulaguntzak hiriko lokal komertzial, industrial eta elkarteetako egoitzetako errotuluak eta irudi korporatiboko elementuak euskaraz jartzeko

2019/06/27

Eibarko Udalak esleituko ditu. Dirulaguntzaren xedea Eibarko paisaia linguistikoan euskarak presentzia handiagoa izatea da. Dirulaguntza eskatzeko epea 2019ko ekainaren 27an hasi eta azaroaren 15ean bukatuko da (biak barne)

Dirulaguntzak 3 kontzeptu desberdinetarako eskatu daitezke:

  • Errotulu nagusia euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko
  • Lokalaren kanpoko eta barruko inskripzio finkoak euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko
  • Irudi korporatiboko elementuak euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko

Eskaerak honela egin daitezke:

  • Elektronikoki, udal webgunetik: www.eibar.eus . Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, Izenpe txartela etab.) edukitzea beharrezkoa da.

Informazio osoa HEMEN.