Eibarko Udalak bere elkartasuna adierazi dio Haitiri eta 3.000 euroko laguntza humanitarioa eman
2016/10/11
Miguel de los Toyos alkatearen ekimenez emandako laguntza horren onespena Bozeramaileen Batzarrean jakinarazi da. Eibar-Ermua Gurutze Gorriak bideratuko du diru-laguntza hori.
Korporazioak “Hondamendi naturaletarako diru-emaitzak” partidatik 2.000 euro zuzendu zituen apirilean Ecuadorren gertatutako lurrikararen ondorioak arintzeko.