Eibarko Udala

Eibarko Udalak bat egin du Haurdunaldiko Jaiotza inguruko eta Jaioberrien Heriotzen Dolua ikusgai egiteko Mundu Egunarekin

2022/10/14
Eibarko Bizikleta Plazako artxiboko irudia.

Eibarko Udalak bat egingo du bihar, larunbata, urriak 15, Haurdunaldiko Jaiotza inguruko eta Jaioberrien Heriotzen Dolua ikusgai egiteko Mundu Egunarekin.

Horretarako, more kolorez argiztatuko dira Eibarko Bizikleta Plazako argiak, baita Ibarkurutze iturrikoak ere. Ekintza hori seme-alabak besarkatu ezin dituzten familiei eskainiko zaie, haurdunaldiko, jaiotza-inguruko edo jaioberriko heriotza jasan baitute.

Esku Hutsik elkartearen datuen arabera, Espainiako Estatuan urtean 2.500 haur inguru hiltzen dira jaiotza-inguruan, eta hori guztia haurdunaldiaren, etenaldien eta jaioberrien heriotzaren lehen asteetan izandako galerak kontuan hartu gabe.