Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak bat egingo du gaur, hilak 29, Haur Minbiziaren Sentsibilizazio Hilabetearekin, kanpainaren egun nagusia ospatzen den egunean

2022/09/29

Eibarko Udalak bat egingo du gaur, irailak 29, Haur Minbiziaren Sentsibilizaziorako Hilabetearen egun nagusiarekin, Aspanogi elkarteak (Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea) egindako eskariarekin bat etorriz.

Horretarako, lazo hori bat jarri da udaletxeko sarrera nagusiaren barruan. Horrela, Udalak babesa eta elkartasuna adierazi nahi die gaixotasun hau pairatzen ari diren haurrei eta haien familiei.