Eibarko Udala

Eibarko Udalak bat egin du Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Europako Egunarekin

2026/03/11
Eibarko Udalak bat egin du Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Europako Egunarekin.

Gaur, asteazkena, martxoak 11, Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Europako Eguna ospatzen da, Madrilen 193 pertsona hil zituzten atentatu izugarrietatik hogeita bi urte igaro ondoren bereziki gogoratzen den eguna.

Hori dela eta, eta terrorismoaren biktima guztien eta gertakari lazgarri haietan hildako pertsonen omenez, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FEMP) eta Eibarko Udalak herritar guztiei dei egin diete gaur eguerdian (12:00etan) Untzaga plazan minutu bateko isilunea egiteko, atentatuen biktimekiko eta haien familiekiko oroitzapen solidarioaren erakusgarri.