Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak bat egin du Kerik Gabeko Herriekin eta panelak jarri ditu hiriko hainbat tokitan eibartarrak tabakismoaren aurka sentsibilizatzeko

2022/09/29

Informazio-panelak jarri dira Errebal plazatxoan eta Urkizu, Txaltxa Zelai eta Zuloagatarren parkeetan.

Eibarrek bat egin du Eusko Jaurlaritzak bultzatutako kanpaina honekin eta jarraipena eman dio iaz Kerik Gabeko Hondartzak izeneko kanpainari.

Proiektu honen berri emateko eta herritarrak partaide bihurtzeko asmoz, irailaren 30ean sentsibilizazio ekintzak egingo dira Errebaleko parke estalian. 17:00etatik 20:00etara, Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkarteko langile eta boluntarioek hainbat ekintza egingo dituzte kerik gabeko guneen garrantziaz gogoeta egiteko.

Proiektu partehartzailea izan nahi du eta herritarron hausnarketa bilatzen du. Hori dela eta, Elkarteak herritarrei gonbita egiten die parkean jarriko duten karpara hurbiltzeko eta iritzia emateko eta baita ere publiko guztiarentzat egingo diren hausnarketa eta sentsibilizazio ekintzetan parte hartzeko.

Jardueraren helburuak erretzen ez dutenak babestea, bereziki adingabeak, tabakoaren kontsumoa desnormalizatzea, hasteko adina atzeratzea eta ingurumena hobetzea dira.

Jarritako panelek gogorarazten dute kerik gabeko guneak daudela eta bertan ez erretzea gomentatzen dela. Gainera, panelek QR kode bat dute, ekimen honi buruzko informazio guztiarekin.

Proiektu hau garatzeko, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearen Eibarko Batzordearen laguntza izango dugu.