Eibarko Udalak bat egin du Haur Minbiziaren Sentsibilizazio Hilabetearekin

Artxiboko argazkia.

Artxiboko argazkia.

2023/09/22

Eibarko Udalak bat egin du gaur, irailak 22, Haur Minbiziaren Sentsibilizaziorako Hilabetearen egun nagusiarekin, Aspanogi elkarteak (Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea) egindako eskariarekin bat etorriz.

Hori dela eta, egun osoan zehar, Eibarko Bizikleta Plazako argiak kolore horiz jarriko dira, minbizia duten haurrei eta haien familiei babesa eta elkartasuna adierazteko.