Eibarko Udalak Artritisaren Egun Nazionalarekin bat egingo du igande honetan, urriak 1

Artxiboko argazkia. Eibarko Bizikleta Plaza.

Artxiboko argazkia. Eibarko Bizikleta Plaza.

2023/09/29

Eibarko Udalak bat egingo du igande honetan, urriak 1, Artritisaren Egun Nazionalaren ospakizunarekin.

Horretarako, Eibarko Bizikleta Plazako argiak eta Ibarkurutzeko iturria kolore berdez argiztatuko dira egun osoan zehar, gaixotasun erreumatikoak dituzten pertsona guztiei babesa eta elkartasuna adierazteko, eta AGAERek, Gipuzkoan gaixotasun erreumatikoak dituzten pertsonak ordezkatzen dituen irabazi asmorik gabeko erakundeak, egindako eskaerari erantzunez.

Gaur egun, immunomediatutako gaixotasun erreumatikoek (artritis erreumatoidea, artritis psoriasikoa, gazteen artritis idiopatikoa, espondilitis ankilosantea eta espondiloartritisa) milioi bat pertsona baino gehiagori eragiten diete Estatu osoan.