Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udala, 'Herritarren kooperatiba energetikoak' proiektuaren aurkezpenean

2021/03/11

Debegesa, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Sozietatea, aukeratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur goizean 'Herritarren Kooperatiba Energetikoak' proiektua aurkezteko. Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuaz eta Monica Pedreira Ingurumeneko zuzendariaz gain, Debabarreneko hainbat udalerritako alkateak eta Jon Iraola Eibarko Udaleko Obra, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzia izan dira aurkezpen ekitaldian.

Programa horren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak Europako funtsak mobilizatu nahi ditu laguntza-lerro bat indartzeko, lurraldeko udalek, herritarren eskutik, baliabide ekonomiko horiek aprobetxatu ahal izan ditzaten, horien bidez trantsizio energetikoa azkartzeko, Gipuzkoan autokontsumoa hedatzean eta energia berriztagarriak sustatzean oinarrituta.

Herritarren kooperatiba energetikoak irabazi asmorik gabeko kooperatibak dira, eta eguzki energia sortzen eta kudeatzen parte hartzera bultzatzen dituzte herritarrak, beren hornidurarako. Kooperatiba horiek Energiaren Euskal Erakundearekin eta Krean ingeniaritza sustatzailearekin batera sustatzen dira, horiek baitira Gipuzkoako Lurralde Historikoan ekiolak izeneko eguzki energiako herritarren kooperatiben instalatzaileak.

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak eta Ekiolak elkarrekin lan egingo dute Gipuzkoan elektrizitatea teknologia fotovoltaikoarekin sortzeko kontsumo kooperatibak sistematikoki eta modu ordenatuan ezartzeko plangintzan, eta herritarrek eta erakundeek kooperatiba horietan parte hartzea bultzatu eta erraztuko dute, beren gaitasun eta eskumenen esparruan.

'Herritarren Kooperatiba Energetikoak' proiektuaren aurkezpena Debegesan.

'Herritarren Kooperatiba Energetikoak' proiektuaren aurkezpena Debegesan.