Eibarko Udal Euskaltegian matrikula epea zabalik 2017-2018 ikasturterako
2017/09/04

2017ko irailaren 1etik 26ra.
Eibarko Udal Euskaltegian matrikulatzeko epea zabalik dago irailaren 26ra arte.
Maila guztiak eta ordutegi zabala eskaintzen dugu.
HABEren titulu ofizialak ateratzeko aukera.
Tarifa bereziak: langabetu, ikasle, guraso, merkatari/ostalari, enplegatu eta 65 urtetik gorakoek % 50eko deskontua izango dute matrikulan.
Bestelako deskontuak ere baditugu asistentziagatik edo diru-sarrerengatik.
Galdetu!