Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udal Artxiboak Escape room bat antolatu du Artxiboen Nazioarteko Egunerako

2019/05/21

Ekainaren 7ko Artxiboen Nazioarteko Eguna dela eta, Eibarko Udal Artxiboak abentura jolas bat edo Escape room bat prestatu du “Genealogistaren hilketa” izenburupean. Intrigazko istorio bat da hilketa baten inguruan, eta parte hartzeko ezinbestekoa da misterioak gustatzeaz gain ikertzeko dohainak izatea, zuen helburua izango baita hilketaren egilea nor izan den deskubritzea.

Zenbait pista eta probaren bitartez benetako hiltzailea aurkitu beharko duzue, 45 minutuko gehienezko denbora tartean. Maila: hasiberria. Ekitaldi hau ekainaren 7an izango da, ostirala, 11:30etan, eta 18 urtetik gorakoentzat da.

Izena eman dezakezue Eibarko Udal Artxiboan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 15:00etara, maiatzaren 31ra bitartean.

Gai izango zarete misterioa argitzeko?