Eibarko Udala

Eibarko Udal Artxiboak bideo bat jarri du ikusgai konfinamenduko irudiez osatua.

2020/05/19
Eibarko Udal Artxiboak bideo bat jarri du ikusgai konfinamenduko irudiez osatua.
COVID-19aren pandemiaren ondorioz itxialdia hasi zenean, Udal Artxiboak dei egin zien herritarrei bizitzen ari ginen une ezohikoaren inguruan irudi-banku handi bat osatzeko.

Horretarako, ikusi eta berehala ateratako argazkiak eskatu ziren, egunerokoari lotuak eta baita sormenezkoak ere, herriko bizimoduaren egunerokotasuna, laneko uneak, esperientzia pertsonalak, gorabeherak edo bertako paraje eta lekuak jasoko zituztenak. "Eibar nire leihotik” ekimenak protagonismoa eman die herritarrei koronabirusaren inpaktu soziala neurtzerakoan, eta, halaber, memoria kolektiboaren parte bihurtu ditu.

Ehunka argazki bildu ditu Artxiboak egun hauetan guztietan, bizi izandako osasun-krisiaren erakusgarri. Eskerrak eman nahi dizkiegu eibartar guztiei proiektu hau aurrera eramateko emandako laguntzagatik, eta, era berean, zuekin partekatu nahi dugu zuen irudi batzuekin egindako bideo honen bidez.

Bideoa ikusteko egin klik HEMEN