Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udal-Artxiboak bere ondare dokumentala zaharberritu du

2016/03/15

Udal-artxiboak Eibarko Eskribautza Funtseko bost dokumentu zaharberritu ditu. Zaharberritzearen helburua izan da dokumentu horiei osotasun fisikoa itzultzea, ikerketa- eta informazio-iturri izan daitezen.

Dokumentu horien artean azpimarratzekoa da tropa frantsesen inbasioaz eta hiriarentzako eta bertako herritarrentzako izan zituen ondorioez Felix Aranburu eskribauak 1794an egindako txostena. Idazki horretan kontatzen da, Donostiako hiria eta gaztelua frantsesei entregatu ondoren, Eibarrek uko egin ziola etsaien aldera pasatzeari eta erabaki zuela Bizkaiko Jaurerriarekin bat egitea. “Horretarako, 1794ko abuztuaren 20an hiria elkartu zen, eta onartu ondoren, sinatzen zekiten guztiek sinatu zuten eta lekua utzi zuten Jaunak ere sina zezan, eta bizilagun guztiei isilpean gordetzeko eskatu zitzaien”.

2015. urtean, Udal-artxibotik 1.608 lagun pasatu ziren eta 2.012 kontsultari erantzun zitzaion, aurrez aurre zein posta elektronikoz. Dokumentuen 10.000tik gora kopia egin ziren eta hainbat udal-bulegoetatik ekarritako 2.747 espediente berri sartu ziren. Halaber, Artxiboa elkarlanean aritu da zenbait kolektiborekin eta bertako komunikabideekin, Eibarko ondore dokumental garrantzitsuaren zabalkundea egiteko.