Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udal Artxiboak bat egin du Artxiboen Nazioarteko Egunarekin

2020/06/09

COVID-19aren izurritea dela-eta aurtengo egoera berezia izan arren, Eibarko Udal Artxiboak gogorarazi nahi du gaur, ekainak 9, Artxiboen Nazioarteko Eguna dela.

Duela bost urtetik hona, gure Artxiboak hainbat jardueraren bidez gogorarazi du egun hau: ikasleen bisitak, idazketa-tailerrak, filmen proiekzioa, escape room, eta abar. Hori guztia artxibozainen eguneroko lana ikusgai jartzeko eta herritarrak artxiboen iraganaren eta orainaren garrantziaz sentsibilizatzeko xedez.

Artxiboek erabakiak, jarduerak eta memoria gordetzen dute, eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen den ondare bakar eta ordezkaezina zaindu. Agiriak jatorritik gestionatzen dira artxiboetan, haien balioa eta esanahia gordetzeko; informazio-iturri fidagarriak dira administrazio-jardueren segurtasuna eta gardentasuna bermatzen dutenak. Funtsezkoak dira gizartearen garapenean, memoria indibiduala eta kolektiboa eratzen eta gordetzen laguntzen baitute. Artxiboak eskura izateak aberastu egiten du gizartearen ezagutza, sustatu demokrazia, herritarren eskubideak babesten ditu eta bizi-kalitatea hobetzen du."

(Artxiboei buruzko Deklarazio Unibertsala, Artxiboen Nazioarteko Kontseiluaren Batzar Nagusian onartua, Osloan, 2010eko irailean).