Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udal Artxiboak Aixolako presaren inaugurazioa dakarkigu gogora bere Youtubeko kanalean

2020/01/30

Eibartarren aisialdirako lekua eta gure herriko Gabon Zahar eguneko San Silbestre ezagunaren ibilbidea, Aixolako presak konpondu zuen Eibarrek 80ko hamarkadan izan zuen ur-horniduraren arazo latz hura. Presa eraikitzeko gestioak 1974. urtean hasi ziren Antxon Iraolagoitia alkatearekin, eta 1982ko maiatzean amaitu ziren Mikel Larrañaga udalburuaren agindupean. Obra Constructora Agroman enpresak egin zuen Carmelo del Moral ingeniariaren zuzendaritzapean, eta bertan 50 langile eta 8 hondeamakina baino gehiago aritu ziren lanean. Aixolak 2.65 hektometro kubikoko edukiera du eta, hasiera batean, Eibar, Elgoibar eta Soraluze herriak hornitu zituen segundoko 250 litroko batez besteko emariarekin. Inaugurazio-ekitaldian, albo herrietako alkateekin eta udalekin batera, Carlos Garaikoetxea lehendakaria, Javier Aizarna Azula Ahaldun Nagusia eta obretako teknikariak bildu ziren.

Bideoa ikusteko sakatu HEMEN.