Eibarko Udal Artxiboa sare sozialetara ireki da Youtube-n kanal bat sortuta

Jorge Oteizak Eibarrera egindako bisita, Juan San Martin herriko seme kutuna izendatzeko ekitaldia, Udaletxearen azken obrak eta Eibarko historiaren beste gertakari gertuko batzuk -Bigarren Errepublikaren Eibarko aldarrikapena oroitzeko ekitaldia, esaterako-, ikusgai izango dira eibar.eus web orriko “Eibar irudietan” atalaren bidez, zuzenean lotzen dena Udal Artxiboak Youtuben sortu berri duen kanalarekin.
Ikus-entzunezko funtsak zabaltzeko Youtuben kanal bat sortu duen Euskadiko lehen udal artxiboa da Eibarkoa. Kanalaren helburua da Artxiboaren fondoak eta jarduerak partekatzea eta herritarrei zerbitzu hobea ematea hainbat erreprodukzio zerrendaren bitartez (erakundeen ekitaldiak, kultura eta jaiak, obrak eta azpiegiturak…).
Gure kanalean harpidetu!
Eibarko Udal Artxiboaren Youtune kanala ikusteko SAKATU HEMEN.