Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Merkataritzako Bulego Teknikoak informazioa eta laguntza emango du, Eusko Jaurlaritzak autonomo eta enpresariei emango dizkien dirulaguntzen tramitazioan

2020/03/27

Laster argitaratuko diren izaera bereziko dirulaguntzen lerroak arindu egin nahi du COVID-19aren hedapenak sortutako alarma egoera.

Eibarko Merkataritzako Bulego Teknikoak jakinarazi du laster argitaratuko dela Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza-lerro bat autonomoentzako eta banakako enpresaburuentzako. Salbuespenezko dirulaguntza horiek kotizazioak eta errentamenduak ordaintzera bideratuko dira, eta helburu dute Euskadin milaka autonomo eta enpresarik bizi duten egoera arintzea, pertsiana jaitsi behar izan baitute COVID-19ren hedapenak sortutako alarma-egoeraren ondorioz.

Dirulaguntza lerro honen tramitazioari buruzko informazio edo laguntza gehiago jaso nahi duten pertsonak Leire edo Iñakirekin jar daitezke harremanetan, telefono-zenbaki bat utzita, helbide elektroniko hauetan: ‘leire.ojanguren@fmg.es’ edo ‘empleo@fmg.es’ Laguntza-lerro hau argitaratu ondoren, Eibarko Merkataritza Bulego Teknikoa interesdun guztiekin jarriko da harremanetan, mezu elektronikoak jasotzen dituen hurrenkeraren arabera.

Eibarko Merkataritzako Bulego Teknikoak Eibar, Ermua, Elgoibar, Soraluze eta Mendaro hartzen ditu bere baitan.