Eibarko gizarte elkarteen lehen topaketa

Urriaren 4an, Errebal eraikinean Eibarko gizarte alorreko elkarteen lehen topaketa egingo da, elkarteak ezagutarazteko eta herritarrengana hurbiltzeko xedearekin.
Urriaren 4an, 11:00etatik eta 14:00etara, Errebal Plazia eraikinean Eibarko hainbat gizarte elkartek parte hartuko dute topaketan, elkarteak herritarrengana gerturatu eta udalerriko elkartegintza sustatu eta ezagutarazteko helburuarekin.
Elkarte bakoitzak beren eginkizunak eta xedeak partekatuko ditu. Horrez gain, herritarrei zuzendutako zenbait ekintza ere egongo dira, esate baterako, haurrentzat jolasak eskainiko dira Gurutze Gorriaren eskutik.
Topaguneari amaiera emateko, solasaldi bat ere antolatuko da, herriko elkartegintzaren iragana, oraina eta etorkizunera begira dauden erronken inguruan hausnartzeko.