Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko II. Akademien Ferian 9 enpresek hartuko dute parte

2016/11/11

Azaroaren 12an eta 13an izango da eta, aurten, aurreko urteekin alderatuta, tailerrak egingo dira.

Eibarko Untzaga plazan azaroaren 12an eta 13an egingo den Akademien II. Ferian jarduera herrian  egiten duten 9 enpresek hartuko dute parte.

Bertan parte hartzeko eskatu diren baldintzak honako hauek izan dira: Egoitza Eibarren edukitzea, akademiekin lotutako jarduera garatzea eta garatzen duen jarduerari dagokion epigrafean alta emanda egotea.

Helburua da entitate hauek leku bat edukitzea ezagutzera emateko eibartarren artean.

Ekimen hau Eibarko Udaleko Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza Sailak bultzatzen dituen ekintzailetasunarekin loturiko ekintzetako bat da.

Parte hartuko duten stand-ak honakoak dira: Abbie White English School, S&P Idiomas, Nekane Pastor Akademia, Ludoteka Zorionak, Link Idiomas, Talleres Artístico-Creaticos Maite Arriaga, Itzamna Akademia, Eibar Idiomas-Hizkuntzak eta Nenoos.

Ordutegia 10:30etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da larunbatean eta igandean goizean bakarrik.

Aurreko urteko Feriarekin alderatuta, akademia batzuek tailerrak egingo dituzte:

  • Larunbata 12:00etatik 13:00etara: Nenoos akademiak antolatutako tailerra
  • Larunbata 13:00etatik 14:00tara: Nekane Pastor Akademiak eta Zorionak Ludotekak antolatutako tailerrak.
  • Larunbata 18:00etatik 19:00etara: Nenoos-ek antolatutako tailerra.
  • Larunbata 19:00etatik 20:00etara: Nekane Pastor Akademiak eta Zorionak Ludotekak antolatutako tailerrak.
  • Igandea 12:00etatik 13:00etara: Zorionak Ludotekak antolatutako tailerra.
  • Igandea  13:00etatik 14:00etara: Nenoos-ek antolatutako tailerra.
  • Itzamna Akademiak tailerrak egingo ditu egun guztian zehar.