Eibarko Hiri-Mugikortasun Jasangarriaren Plan berriaren idazketan herritarrek parte hartzeko galdeketa digitala (urtarrilaren 26ra arte)
Eibarko Udala Hiri-Mugikortasun Plan Jasangarria idazten ari da, datozen urteetan herriaren mugikortasuna hobetze aldera. Gaur-gaurkoz, hasierako diagnosia, datu-analisiak, ibilgailu-parkea, zirkulazioa, etab. dira aztergaiak.
Ikuspegi teknikoaz gain, herritarren ideiak, kezkak eta ekarpenak gehitu nahi zaizkio planari, hainbat parte-hartze aukera edo kanal eskainiz.
Lehenik eta behin, azaroan, familiei zuzendutako formulario tekniko bat bidali zen 2.000 etxetara, herritarren ohituren berri izan ondoren, eibartarren mugikortasun-ohituren mapa bat sortzeko.
Bestalde, LINK honetan eskuragarri dagoen galdeketa prestatu da. Paperezko euskarrian ere bidaliko da etxeetara. Bete ondoren, eraikin hauetan egongo diren kutxetan utzi ahal izango dira, urtarrilaren 26ra arte.
- PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
- Portalea Kultur Etxea.
- Juan San Martin Udal Liburutegia.
- Ipurua, Unbe eta Orbea kiroldegiak.
- Jubilatu-etxeetan
- Andretxea Eibar.
- Indianokua gaztelekua.
Azkenik, fase hau ixteko, otsailaren 11n, 18:30ean, Errebal Plazan (A gelan) aurrez aurreko saio bat egingo da, herritar guztiei irekia. Tailer horretan, Eibarrek dituen mugikortasun-arazoak mahaigaineratu ahal izango dira. Umezaintza-zerbitzua egongo da (4-10 urte bitarteko umeak); aldez aurretik 688 73 61 36 telefono-zenbakira deitu behar da.
Planaren lehen bi faseak egiteko (datuak hartu, egungo egoera aztertu eta diagnosia egin), Udalak dirulaguntzak jaso ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Sailetik.