Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gurasoak martxan! ekimenaren baitan sexualitateari buruzko bi hitzaldi eskainiko dira Portalean hilaren 20an eta 21ean

Gurasoak martxan! ekimenaren baitan sexualitateari buruzko bi hitzaldi eskainiko dira Portalean hilaren 20an eta 21ean.

Gure seme-alabekin sexualitateari buruz zer, nola, noiz eta non hitz egin hitzaldiaren kartela

2024/03/08

Martxoaren 20an eta 21ean Eibarko Udalak, Gurasoak Martxan! ekimenari esker sexualiteari buruzko bi hitzaldi jasoko ditu Portaleako eraikinean.

Gurasoak Martxan ekimenarekin jarraituz, hilabete honetan sexualitateari buruzko bi hitzaldi berdin aurkeztuko dira Portalea eraikineko areto nagusian, "Gure seme-alabekin sexualitateari buruz zer, nola, noiz eta non hitz egitea" izenburupean.

Hitzaldi horietan umeekin sexualitateari buruzko gaiak nola bideratzeari eta tratatzeari buruzko irizpide eta estrategia ezberdinak jorratuko dira.

Lehen hitzaldia martxoaren 20an izango da eta bigarrena martxoaren 21ean; bi hitzaldiak Portaleako eraikinean izango dira arratsaldeko 18:00etatik 19:30era.