Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko emakume batek larunbat goizaldean jasandako sexu-erasoa gaitzetsi du Eibarko Udalak

2022/11/21

Joan den larunbat goizaldean Eibarko emakume batek jasan zuen sexu-erasoaren aurrean, Eibarko Udalak bere gaitzespen irmoa adierazi du, baita gertatzen den beste edozein sexu-indarkeria motaren aurrean ere.

Gainera, Eibarko Udalak biktimaren eskura jartzen ditu dituen baliabideak eta zerbitzuak, hura babesteko. Baliabide horiek Berdintasun Zerbitzuak eskaintzen ditu 943708440 telefonoan edo berdintasuna@eibar.eus helbide elektronikoaren bidez.