Eibarko Udala

'Eibar, futbolaren tallarra' dokumentala, abenduaren 27an, Armeria Eskolan

2017/12/26

Dokumentalaren aurkezpena izango da Eibarko Armeria Eskolan, 19:00etan. Egun bat beranduago, hilaren 28an, ETB1en eskainiko dute, 22:30ean. Filmak Media ekoiztetxeak egin du dokumentala Euskal Telebistarentzat. Zuzendariak Oier Plaza eta Joseba Urkiola dira.

'Eibar, futbolaren tallarra' izeneko dokumentala aurkeztuko dute abenduaren 27an, asteazkena, Eibarko Armeria Eskolan, 19:00etan. Ikus-entzuneko lan honetan Eibar hiria eta Eibar Kirol Elkartea dira protagonistak. Jende askok galdetzen dio bere buruari nola liteke posible 27.000 biztanle pasatxoko hiri txiki bateko talde bat 4.urtez jarraian Lehen mailan egotea. Baina, ez da kasualitatearen ondorio. Lan bat, bizitzeko era bat, egunerokoari aurre egiteko idiosinkrasia bat daude horren atzean. 

Eibar gauza askotan izan da aitzindari. Lehenengo armak, ondoren bizikletak eta gero era guztietako objetuak.

Gernika eta Durango bezala, Eibar bonbardatua izan zen eta II. Errepublika, lehen aldiz, bertan aldarrikatu zen. Halaber, kooperatibismoa bertan sortu zen. Arrasateko proiektua aurrera atera baino 40 urte lehenago Toribio Etxeberria gidari, ALFA izan zen lehena kooperatibismoa aplikatzen.

Egungo errealitatea, historia eta hiriaren eboluzioa edo bilakaera Eibar Kirol Elkartearen sortzearekin eta eboluzioarekin uztartzen dira. Biek ere hainbat ezin gainditu behar izan dituzte aurrera ateratzeko.

Horretaz guztiaz hitz egiteko asko dira dokumentalean parte hartzen duten protagonistak: Michael Robinson, Juanjo Alvarez, Jose Luis Mendilibar, Gaizka Garitano, Dani Garcia, Roberto Etxeberria, Amaia Gorostiza, Ane Atristain, Orbeako bi langile, Alfako langile ohi bat eta Mateo Gilabert irrati-esataria, askoren artean.

Filmak Media ekoiztetxeak egin du dokumentala Euskal Telebistarentzat. Zuzendariak Oier Plaza eta Joseba Urkiola dira. Abenduaren 28an, ETB1n eskainiko dute dokumentala, 22:30ean.