Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibar eta Ermua artean mugitzea posible izango da jarduera sozioekonomikoak egiteko, baita jarduera fisikoa eta kirola egiteko ere

2020/05/11

Gaurtik, maiatzak 11, hasita, Ermura joateko aukeraren inguruan azken egunetan sortu diren zalantzak direla eta, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako dekretuari jarraituz, (8/2020 DEKRETUA, maiatzaren 10ekoa, Lehendakariarena, zeinaren bidez arauak ezartzen baitira alarma-egoera deklaratu ondoren ezarritako murrizketak Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 1. fasean malgutzeko Espainiako Gobernuarekin adostutako aldaketak, zabaltzeak eta murrizketak Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan aplikatzeko, osasun-larrialdiak Euskadin izan duen bilakaerara egokitze aldera), Udal honek ondorengoa adierazten du:

Mugikortasuna eta zirkulazio-askatasunari dagokionez:

  • Herritarrak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoen artean mugitu ahal izango dira osasun-, lan-, lanbide- edo enpresa-arrazoiengatik; ohiko bizilekura itzultzeko; hezkuntza- eta prestakuntza-arrazoiengatik; adinekoak, mendekoak, desgaituak edo premia-egoeran dauden senitartekoak bisitatzeko, zaintzeko eta artatzeko, bai eta antzeko beste edozein arrazoirengatik ere.
  • Ohiko joan-etorriak egiten diren udalerri mugakideen arteko mugikortasuna baimentzen da, jarduera sozioekonomikoak egitekoBeraz, Eibar eta Ermua arteko mugikortasuna baimenduta dago jarduera horietarako.

Kirola eta ariketa fisikoa egiteari dagokionez:

  • Jarduera fisikoa eta kirola egin ahal izango da bizilekua finkatuta dagoen udalerriaren mugartearen barruan eta mugakideetan, betiere osasun-agintariek ezarritako segurtasun-, osasun- eta higiene-neurriak errespetatuz. Hortaz, Eibartik Ermura eta alderantziz paseatzera eta kirola egitera irtetea baimenduta dago.
  • Kudeaketa pribatuko aire zabaleko kirol-instalazioak maiatzaren 9ko SND/399/2020 Aginduaren 41. artikuluan ezarritako moduan ireki ahal izango dira, eta kirol-instalazioak kokatuta dauden udalerrian edo mugakideetan bizilekua duten herritarrek erabili ahal izango dituzte.
  • Banakako kirol-jarduera egin ahal izango da, aurrez hitzordua eskatuta eta bizilekua dagoen udalerriaren barruko edo mugakideetako kudeaketa pribatuko kirol-zentroetan, maiatzaren 9ko SND/399/2020 Aginduaren 42. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Sakatu hemen gaur, astelehena, maiatzak 11, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu den dekretua kontsultatzeko.