Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibar eremu gorrian sartu eta perimetralki itxi da

2021/04/20

Joan den ostiralean, apirilak 16, Eibar eremu gorrian sartu zen, 100.000 biztanleko 400 kasuren intzidentzia-tasa gainditu ostean, eta atzo, astelehena, gorakada handia izan zen, 549,61eko intzidentzia-tasara iritsiz, Osakidetzako zifra ofizialen arabera.

Beraz, gaurtik, apirilak 20, hasita, herria itxi egingo da perimetralki, eta mugak izango dira ostalaritzan eta kirol-jardueran.

Eibar eremu gorrian dagoen arren, ondoko herrira (Ermua, adibidez) pasatu ahal izango da erosketak egitera eta jarduera fisikoa egitera aire zabalean.

Era berean, Lurralde historikoaren itxiera perimetrala aplikatuko da, baldin eta, oro har, 100.000 biztanleko 400 biztanleko tasa gainditzen bada.

Bestalde, ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era murriztu behar dute jendaurreko ordutegia taberna barruan, eta joko- eta apustu-lokalek, berriz, ostalaritza-zerbitzuak baino ezin dituzte eman beren barruan, tarte berberetan.

Barnealdeko kirol-jarduerak, talde profesional eta federatuen entrenamendu eta lehiaketetan izan ezik, ezin izango dira lau pertsonako taldeak gainditu. Gainera, kirol-instalazioetan aldagelak eta dutxak itxiko dira, igerilekuetan izan ezik, horietan gehieneko edukieraren % 35 eta dutxak banaka erabili ahal izango baitira.