Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibar-Elgoibar bidegorria itxita egongo da martxoaren 7an, 8an eta 9an, Gipuzkoako Foru Aldundiak kontserbazio- eta mantentze-lan batzuk egingo baititu

2022/03/04

Eibar eta Elgoibar arteko bidegorria itxita egongo da martxoaren 7an, 8an eta 9an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren enpresa esleipenduna den Ute Mendebaldeak bertan egingo dituen kontserbazio- eta mantentze-lanak direla eta.

Zehazki, harri-lubeta eta zapata egiteko lanak egingo dira bidegorriaren hasieran, 13+900 kilometro-puntuan.

Foru Aldundiak berak jakinarazi duenez, "Bidegorriaren zabalera eta lan horretarako behar den makineria direla eta, bidegorria erabat moztuko da, eta ezin izango da ibilgailuekin pasatu lanak egiten diren bitartean. Lan-ordutegia martxoaren 7tik (astelehena), 07:00etatik,  martxoaren 9ra (asteazkena) 18:0etara izango da.".