Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibar Business Market ekimenaren IV. edizioa streaming bidez emango da, Udalaren YouTube kanalaren bidez, hilaren 17an eta 18an

IV. Eibar Business Market ekimenaren kartela.

IV. Eibar Business Market ekimenaren kartela.

2022/11/16

Eibar Business Market foroaren laugarren edizioa azaroaren 17an eta 18an itzuliko da Eibarrera. Teknikerreko instalazioetan enpresak, ekintzaileak, erakundeak, startupak eta inbertsio-funtsak bilduko dituen ekimena da, eta Eibar eta Debabarreneko enpresa-sarea eta ekintzailetza bultzatzea du helburu.

Bi jardunaldien garapena zuzenean jarraitu ahal izango da, streaming bidez, Eibarko Udalaren YouTubeko kanal ofizialean, 09:00etatik aurrera.
Ostegunean jarraitzeko sakatu hemen. Ostiralean ikusteko, berriz, sakatu hemen.
Tokiko ekosistemaren errealitatea sakon ezagutzeko, nazio mailako eta nazioarteko esperientzietatik ikasteko eta topaketa- eta negozio-guneak sortzeko diseinatu da programa.
Erlazionatutako edukia: