Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udal Artxiboak KTB tokiko telebistaren irudi-artxiboa jasotzen du

2018/10/26

Urriaren 27an, Eibarko Udal Artxiboak Ondare Audiobisualaren Mundu Egunarekin bat egin nahi du, KTB tokiko telebistaren irudi-artxiboaren lagapen-hitzarmena sinatuz.

UNESCOk Ondare Audiobisualaren Mundu Eguna (World Day for Audiovisual Heritage) deklaratu zuen Parisen 2005ean egin zuen 33. Biltzar Orokorrean, irudi mugikorren bidezko ondare kulturala babestea eta zaintzea sustatzeko helburuarekin.

Eibarko Udalak, asmo horrekin bat eginez, lagapen agiria formalizatuko du KTB tokiko telebista dagoeneko desagertuaren irudiak gordetzeko. 1.095 zinta dira, hainbat formatutan, Eibarko gertakari gertuenei buruzko ia 2.000 grabazio-ordu biltzen dituztenak.