Doako laguntza psikologikoa 692566160 zenbakian
2020/03/31

Azken asteotan bizi dugun egoerak, batzuetan, gure gogo-aldarteari eragin diezaioke, eta larritasuna, beldurra eta ziurgabetasuna sor ditzake.
Horregatik guztiagatik, herritarrei laguntzeko eta konfinamendua eramangarriago egiteko, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak doako laguntza psikologikoko zerbitzua eskaintzen du, osasun-psikologo boluntarioen arretaren bidez.
Horretarako, herritarren arretarako telefono bat jarri dute, 10:00etatik 14:00etara, eta interesa duten pertsonek 692566160 telefono zenbakira deitu beharko dute.