Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Dioxinen eta furanoen azken analisiek normaltasuna egiaztatu dute Zaldibarko zabortegiaren inguruko airearen kalitatean

2020/02/27

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, gaur arratsaldean igorritako ohar batean, baieztatu du dioxinen eta furanoen azken analisiek agerian uzten dutela airearen kalitatean normaltasuna dagoela Zaldibarko Verter Recycling zabortegiaren inguruan.

Hala egiaztatzen dute otsailaren 17tik 21era bitarteko (biak barne) azken laginen analisien emaitzek. Horrela, osatu egiten da otsailaren 9tik 16ra bitartean lortutako sekuentzia.

Bestalde, Osasun Sailak iragarri du airearen kalitatea monitorizatzen jarraituko duela, Ingurumen Sailburuordetzarekin koordinatuta, normaltasun-egoera finkatzen dela zaintzeko.