Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Dioxinen eta furanoen azken analisiek normaltasuna egiaztatu dute Verter Recycling zabortegiaren inguruko airearen kalitatean

2020/03/06

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, gaur igorritako prentsa-ohar batean, baieztatu du, beste behin, dioxinen eta furanoen azken analisiek agerian uzten dutela airearen kalitatean normaltasuna dagoela Zaldibarko Verter Recycling zabortegiaren inguruan.

Hala egiaztatzen dute otsailaren 22tik 26ra bitarteko (biak barne) azken laginen analisien emaitzek. Emaitza horiek osatu egiten dute hil horretako 9tik 21era bitartean lortutako sekuentzia.