Eibarko Udala

Datorren asteburuan ipiniko da berriro martxan Bista Eder eta Eulogio Garate kaleen arteko igogailua

2016/09/27
Hala adierazi dute Obra eta Zerbitzu Sailek.

Igogailua geldirik dago joan zen astelehenetik, irailaren 19tik. Egun hartan, igogailuen mantentze-lanaren ardura daukan enpresak, Thyssenkrupp etxeak, kableetako bat higatua zegoela ikusi zuen, igogailua jaisteko eta igotzeko polea ukitzean higatu baita. Beste kable berri bat ipini arte enpresak igogailua gelditzeko erabakia hartu zuen, erabiltzaileen segurtasuna zaindu eta bermatzearren.

Eibarko Udala etengabe ari da lanean esandakoa ahalik eta azkarren konpondu dadin.