Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

COVID-19ri buruzko informazio eguneratua, osakidetza.euskadi.eus webgunean

2020/07/21

COVID-19k gure hirian eta inguruko herrietan izaten ari den ondorioei eta egoerari buruz herritarrek duten kezka dela eta, interesdunek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren web orrira jo dezakete egunero informazio eguneratua eta zehatza eskuratzeko.

Azken datuak kontsultatzeko, eta gure hirian eta Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako udalerrietan gertatzen ari den guztiaren berri izateko, horretarako prestatu den webgunera sartu behar da esteka honen bidez.